.
  1. (-n) dago:
  2. Turespañaren
  3. Marketina

Marketing

Contenido de la página

  • Marketin-plan estrategikoa
    Marketin-plan estrategikoa

    Turespañaren Marketin plan estrategikoa, Espainiako Turismo Institutuaren lanabesa da; Turismoaren Plan Integral Nazionalaren esparruan, Espainia norako gisa bultzatzerakoan planteatzen diren erronka berriei aurre egiteko. Plan honek, Espainia norako turistikoaren diru-sarrerak areagotu, horien hazkunde jasangarria bermatzea, dibertsifikazio-estrategia baten bitartez eta Espainia turismo-markaren boterea areagotu nahi ditu.

  • Espainia Turismo-marka
    Espainia Turismo-marka

    Espainia turismo-markak, bere ingurunea osatzen duten agenteek (benetako turistek eta turista potentzialek, sektore pribatuek, komunikabideek, etab.) gure herrialdeari buruz daukaten pertzepzioa islatzen du. Hortaz, bere kokapen egokia erabakigarria da, norakoaren sustapena arrakastatsua izateko. Horregatik, Espainiako Turismo Institutuaren helburu garrantzitsuenetariko bat honako hau da: Espainia marka turistikoaren kokapen ezin hobea lortzea, era honetan, markaren beste dimentsioez arduratzen diren beste erakunde publikoekin elkarlanean egongo delarik (ICEX, Cervantes Institutua, Kultura-ekintzak atzerrian)

  • Kirol Marketin eta Publizitate kanpainak
    Kirol Marketin eta Publizitate kanpainak

    Espainiako Turismo Institutuak, momentu bakoitzean turismo-sektorearentzat ezarritako helburuen arabera, atzerrian, turismo-produktu espainiarraren irudia sortu duten sustapen-kanpainak garatu ditu. 1985tik aurrera, sustapen-kanpainen elementu komuna Miró-k diseinatutako logotipoa da, merkatu igorleetan onarpen handia izan duelarik.

  • On line marketina
    On line marketina

    Turespañaren on line komunikazio planak oinarri nagusi bi ditu: “I need Spain” Interneten kanpaina euskarri digital ezberdinetan, herrialde bakoitzari eta publiko objektibo bati zuzenduta dagoena eta sare sozialak bultzatzeko marketin ekintzak, iPad eta iPhone-arentzat aplikazio mugikorrak  eta YouTubeko gaikako kanala.

  • Azokak eta jardunaldiak
    Azokak eta jardunaldiak

    Turespañak nazioarteko turismo-azoken programa antolatzen du urtero. Era berean, suspertzen ari diren merkatuetan zabaltzeko laguntza eskaintzen die turismo arloko negozioei, jardunaldien (zuzenekoak zein alderantzizkoak) bidez.

  • Lankidetza-hitzarmenak
    Lankidetza-hitzarmenak

    Espainiako Turismo Institutuak, nazioarteko merkatuetan norako turistiko espainiarren merkaturatzea babestu eta kokapena hobeagotzeko turismo-marketin ekintzak garatzen ditu. Horregatik, autonomia-erkidego guztiekin, hala nola, gure herrialdetik kanpo sustapen-helburuak partekatzen dituzten erakunde ezberdin, elkarte eta enpresa ezberdinekin lankidetza-hitzarmenak sinatu ditu.

  • Produktuak

    Espainiako Turismo Institutuak bost produktu-kategoria sortu ditu marketineko plan estrategikoan. Kategoria horiek Espainia bisitatzen duten bidaiariek izan ditzaketen beharren arabera sailkatuta daude, eta erakargarritasun- eta lehiakortasun-irizpideak aplikatzearen eta sektoreko eragileen eta azken kontsumitzaileen berrespenaren ondorio dira. Hauek dira kategoriak: atseden hartu, ezagutu, gozatu, ikasi eta batu.





  • Ministerio de energía, turismo y agenda digital.
  • Spain Info
  • UNION EUROPEA PROYECTO COFINANCIADO POR EL FONDO EUROPEA DE DESARROLLO REGIONAL(FEDER)
INSTITUTO DE TURISMO DE ESPAÑA - TURESPAÑA
C/ Poeta Joan Maragall, 41, C.P. 28020 Madrid, España. , ,
- Tel. 91 343 35 00